Buchcover für Alizia Erokerien lurraldean

Alizia Erokerien lurraldean

Buchbeschreibung

Ederki pasatuko duzu Alizia Erokerien Lurraldean irakurri bitartean! Eta, aldi berean, Poterbatzaren patuak kezkatuko zaitu, gure munduaren antz handia duenak.

Lurralde hori ez duzu mapa batean aurkituko. Ozeano Atlantikoaren erdian dagoen hautsez betetako uharte bat da. Bertako biztanleek baliabide natural guztiak agortu dituzte, buztinaren antzeko substantzia bat izan ezik, Pottington hiriburuaren azpian induskatzen dena. Hiria azpian dagoen zuloan eror ez dadin, gero eta handiagoa baita, zutabe gero eta gehiago behar dituzte, eta horretarako lur azpiko materiala behar dute. Den-dena material horrekin egina dago, baita zuhaitzak ere… Lur azpiko zuloak hazten jarraitzen duenez, zutabe gehiago behar dituzte, eta horiek eraikitzeko fabrikatzen dutena txikitu behar dute.

Alizia eta bere osaba, arazo ekonomikoetan aditua, uharte honetan daude. Poterbatza itsas mailatik gora mantentzeko kontratatzen dituzte...

Elkarrizketa burutsuak Hana Tintor ilustratzaileak irudiz hornitu ditu. Egileak modu dibertigarrian gogorarazten digu zapaltzen dugun lurra gero eta meheagoa dela...

Liburuak zenbait edizio izan ditu jada, eta hizkuntza ezberdinetan argitaratuda. Duela urte batzuk Cankar lehiaketarako hautatu zuten. Estatu Batuetan bertsio dramatizatu bat argitaratu zen, eta Austriako Theater im Keller-ek alemanezko itzulpen bat eszenaratu zuen.