Puta
Description of book
Nelly Arcan idazle quebectarrak autofikziozko ariketa harrigarria egiten du, Montrealen luxuzko prostituta baten
testigantza islatzeko. Narratzailea nekatua da gizonena izateaz, haiek bakarrik deskribatu, asmatu eta irudikatua
izateaz.
Psikoanalistari egindako aitorpen moduan aurkeztuta, Arcanen istorio urragarria ez da exhibizionismo lizun
baten ondorio, ezta autoerrukiaren ondorio ere; aitzitik, gogoeta soziologiko eta filosofikoko testu bat da,
autofikzioaren legeak onetsiz sexuen arteko harremanaren irakurketa erradikala eskaintzen duena, eta, aldi berean,
egitura sozial guztien aurka oldartzen den emakume baten beldurrak eta obsesioak erakusten ditu, eta, kontzienteki,
bere burua birdefinitzeko maskara bat jartzen du.
Liburua, beraz, ez da lekukotasun hutsa, ezta fikzio hutsa ere, gerra dantza bat baizik, eta aldi berean, balentria
literario bat.
«[Nelly Arcan] harrigarria zen, bikaina, originala, talentuduna. Nire ustez, Arcanen liburuak nahitaez irakurri beharko
lirateke mendebaldeko mundu osoko institutu eta unibertsitateetan. Zein ikasgaitan? Filosofia .»
NANCY HUSTON, idazlea.
«Indar ikaragarriaren lekukotza, edertasun handiko literatura-lan bat, bere sufrimendua oihukatzen diguna, harengan inoiz
gozatu gabe .»
ELÉA PIRES, Deuxième page
«Feminitateari buruzko hausnarketa [...]. Adimena, sentiberatasuna eta argitasuna dira lan bikain honen markak, une ia
filosofikoetan .»
Buzz littéraire